Lukai Eskola erreferentzi zentrua da masaje arloan Donostian. Orain dela hamar urte baino gehiago sortu zen eta momentu horretatik urtero urtero ikastaro desberdinak eskaintzen ditu sektorean lan egiteko formakuntza ezinhobea bermatuz.
Zonaldeko ongizate zentruekin dugun harreman estuak gure ikastaroen programak egokitzera eta eguneratuta mantentzera bultzatzen gaitu gure ikasleen lan prestakuntza hobeagotuz. Esku teknika, teknika natural eta energetikotan oinarritutako formakuntza modeloa beti ere pertsonen ongizatea berreskuratzean zentratuak.
Deusto Donostia Football Team
KLUBA
Deusto Donostia Football Team Deustuko Unibertsitateko futbol taldea da. Jon Oianguren bere fundatzailearekin eskutik Estatu Batuetako futbol talde unibertsitarioen tradizioa jasotzen du.
Hauen historioa 2012-2013 denboraldian hasten da, eta gaur egun erreferentzi taldea bihurtu da Euskal Herri mailan.
Futbol klub honek kolaborazio akordioa lortu du Errealarekin bere fundazioaren bitartez. Hau dela eta, DDFT taldeak Zubietako Errealaren instalazioak erabiltzen ditu entrenamenduetarako.
Unibertsitate Kirola
Richmond-eko Unibertsitatean bere Komunikazio ikasketen azken urtean zegoelarik, Jon Oiangurenek (klubeko fundatzaileak) Estatu Batuetako Kirol unibertsitarioaren funtzionamendu ederra aztertzeko aukera izan zuen. Momentu horretan erabaki zuen ideia Donostiara ekartzea eta Deustuko Unibertsitatean ekintza hau sustatzea.
Gaur egun klubak konpetizioetan parte hartzen du eta bere taldea unibertsitateko ikasleek osatzen dute batez ere.


Praktikak Klubean
2016 – 2017. denboralditik aurrera Lukai Eskolak kolaborazio akordioa dauka klubarekin. Honen ondorioz Kirol Masajea eskolan ikasten ari diren ikaslean bolondres mailan praktikak egin ditzazkete klub unibertsitario honetan.
Era honetan, Lukaiko ikasleek lehen eskutik ikus dezakete zer den klub profesional batean lan egitea antolakuntza eta praktika aldetik, eta gainera klubaren talde teknikoaren esperientziaz ikas dezakete.
Diplomak
Praktika programa honetan parte hartu dutela eta hauen esperientzia bermatzeko, Deustu Futbol Taldeak diploma bat eskainiko die, kurrikulum ikuspuntutik oso erabilgarria hauen ezagutzak eta goi teknika maila konfirmatzeko.
Jon Oiangurenen esanetan ‘Lukai Eskolako ikasleak kirol entitate batean lan egiteak zer suposatzen duen ikas dezake, eta aldi berean unibertsitateko beste gaietan ere sakondu, finantza edo komunikazioan adibidez, unibertsitateko ikasleei esker.’
