Esku Drainatze Linfatikoa

Zer da Esku Drainatze Linfatikoa?

Esku masaje teknika bat da, mugimendu lehun eta moteletan oinarrituta.

Zertarako da erabilgarria esku drainatze linfatikoa?

Zirukulazio linfatikoa estimulatu eta gorputzeko depurazio sistemak martxan jartzen ditu teknika honek. Ehunen leheneratzea errezten du eta oso efektu lasaigarria eragiten du pazientean.

Esku drainatze linfatikoaren onura printzipalak:

– Ahurdunaldia: Likidoen retentzioak eragindako pisu eta puztutze sentsazioak murrizten ditu nabarmenki. Sistema linfatikoaren aktibazioak nekeza eta txorkatila nahiz hanka handitzeak asko hobetzen ditu ahurdun dauden emakumeetan.

– Menstruazio aurreko sindromea: Estrogenoek likidoen retentzioa eragiten dute hanka, sabel eta bularretan. Edema hauek lan daitezke teknika honen bidez, emaitza harrigarriak lortuaz.

– Barizeak eta odol zirkulazioa: Odol zirukulazioa aktibatzen du teknika honek bi arazo hauetan eboluzio positibo zuzena eraginduz.

– Laranja azala, zelulitisa: Zelulitisak eragindako azaleko itxura nabarmenki hobetzen da teknika honi esker, hau guztiz ezabatzeko erabili beharreko tresna bakarra ez izan arren.

– Aknea: Berritze zelularrari esker azalean agertzen diren arazoetan eragin oso positibua dauka teknika honek: akne arazoak, erredurak, ebakiondoak…

– Ebakuntza ostekoak: Ebakuntza desberdinen ondoren teknika honen erabilera oso gomendagarria da, zikatrizazio eta errekuperaziora laguntzen duelako edemak eta hematomak murriztuz eta mina pixkanaka ezabatuz. Arrazoi berberagatik kontusio nahiz lesio prozesuetan ere eragin positibo zuzena dauka esku drainatze linfatikoak.

Tratamenduaren maiztasuna

Maiztasuna pazientearen beharren arabera erabakiko da, eta espezialistak aurretik egindako balorazioaren arabera noski. Hala ere jakin beharrekoa da teknika honen efektuak nabarmenak izateko sesio batzuk ezinbestekoak direla. Kasu ugarietan bizimodu aldaketarekin konbonatzea beharrezkoa izaten da baita ere.

Sesioen iraupena

Sesio bakoitzak gutxi gra behera ordu beteko iraupena dauka.

KONTSULTAK

Masaje lasaigarriak estresa kentzera laguntzen du eta eguneroko tentsioak arintzea aldi berean. Oso egokia da lo egiteko arazoak dituzten pertsonentzat.

DIETETIKA ETA NUTRIZIOA

Consulta Reeducación Nutricional en Donostia - San Sebastián

Elikadura zure medizina izan dadin, eta medizina zure elikadura aldi berean (Hipócrates). Zure osasuna berreskuratu.

KIROMASAJEA

Consulta Masaje Relajante en Donostia - San Sebastián

Masajearen bitartez osasun arazoen prebentzioa posiblea da teknika honi esker.

KIROL MASAJEA

Lesioak prebenitu, tentsioak arindu eta kirolaria erlajatzeko masaje mota aproposa.

BACH LOREAK

Consulta Flores de Bach en Donostia - San Sebastián

Gure egoera emozionala orekatzeko soluzio guztiz naturalak dira, kontraindikaziorik gabekoak. Haurrentzat ere erabilgarriak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies