Kiromasajea

Zer da Kiromasajea?

Kiromasaje hitzaren esanahia ‘eskuekin egindako masajea’ da. Bere helburu nagusia lesio eta postura okerrek dakarten prozesu mingarrien prebentzioa da. Tendoiak eta muskuluak lantzen dituen masaje mota sakona da.

Zertarako balio du kiromasajeak?

Kiromasajeak eragin positiboa dauka pertsonen ongizate bai fisiko bai emozionalean. Bere funtzio printzipala deskontraturazioa da, baina oreka eta erlajazioan ere eragin zuzena dauka. Ondorioz, ikuspuntu holistikotik oso efektu globala dakar giza gorputzean masaje mota honek.

Normalean ondoeza hauen aurrean da gomendagarria kiromasajea:

  • Zerbikalak
  • Bizkarra: zona dorsala eta lunbareak
  • Hankak
  • Bestelakoak…

Kasu bakoitzaren arabera masajea egokitu beharko da.

Masaje motak

Masaje Miofasziala
Masaje miofasziala, bere izenak erakusten duen bezala mio (muskuluak) eta faszia (bandak) muskuluetan eta hauen inguru eta barruan dauden ehun bandetan dauka eragina. Orokorrean ehun konjuntibo edo faszia gehien dauden zonaldetan egiten da, muskuluen inserzio zonetan adibidez (okzipitala, bizkar hezurra) eta aponeuroris bandetan (ipurdi faszia, plantarra…)

Masaje Transbersala
Oso teknika zehatza da hau, eta disfuntzio tendinoso nahiz ligamentosetan oso lagungarria da

Bere efektu garrantzitsuenak hauexek dira::

  • Ehuna mugiarazten du
  • Hiperemia sortzen du (fluidoen interaldaketa)
  • Analgesia temporala eragiten du

Beste masaje motetan ez bezala, kasu honetan ez da lubrikaziorik erabiltzen, eragingarriagoa izateko landu beharreko zonaldetan.

KONTSULTAK

ESKU DRAINATZE LINFATIKOA

Consulta Drenaje Linfático en Donostia - San Sebastián

Masaje leun eta motela da, oso egokia hanketako nekeza, estresa, idorreria eta hemorroideak arintzeko. Ezinhobea ahurdun dauden emakumeentzat.

DIETETIKA ETA NUTRIZIOA

Consulta Reeducación Nutricional en Donostia - San Sebastián

Elikadura zure medizina izan dadin, eta medizina zure elikadura aldi berean (Hipócrates). Zure osasuna berreskuratu.

ERLAJAZIO MASAJEA

Masaje lasaigarriak estresa kentzera laguntzen du eta eguneroko tentsioak arintzea aldi berean. Oso egokia da lo egiteko arazoak dituzten pertsonentzat.

KIROL MASAJEA

Lesioak prebenitu, tentsioak arindu eta kirolaria erlajatzeko masaje mota aproposa.

BACH LOREAK

Consulta Flores de Bach en Donostia - San Sebastián

Gure egoera emozionala orekatzeko soluzio guztiz naturalak dira, kontraindikaziorik gabekoak. Haurrentzat ere erabilgarriak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies