Eskola

Lukai Eskola

 

Lukai Eskola erreferentzi eskola da masaje arloan Donostian. Urtero ikastaro desberdinak eskaintzeko asmoarekin jaioa, profesional mundurako prestakuntza egokia gure ikasleei ematea da gure helburu nagusia. 

Pronbintzia mailako ongizate zentruekin harreman estua dugu, eta honek aukera ezinhobea ematen digu gure ikastaroak errealitateari egokitu eta emplegurako prestakuntza eskaintzeko. Etengabe eguneratutako formakuntza esku terapia, naturaltasun eta terapia energetikoeta ongizate eta osasun orekak mantendu eta berreskuratzea errazten dute.

Kokapen zentrikoa

Gure eskolak kokapen ezinhobea dauka. Tabakalera eta Cristina Enea parke ondoan dago, Duque de Mandas pasealekuko 31º zenbakian, Egiako auzoan. Tren nahiz autobus estazio berria bost minutura  daude, Gipuzkoako edozein puntutik etorri behar zareten ikasleen iritsiera errazten duen kokapena zalantzarik gabe.

Gainera, eskola parean aparkaleku publikoa dago, oso erosoa kotxez mugitu behar zaretenontzat.
Clase de Lukai Eskola, escuela de masajes

Instalazioak

Eskolak gure formakuntza eskaintzari egokitzen zaizkion gelak ditu. Funtzio anitzeko gela bat, teoriko nahiz praktika mailan beharrezkoak dituzuen material guztiekin: arbelak, ohatilak, proiektoreak… Beste bi espazio ditu, hauek duten tamainarengatik tratamenduetara edo tailer nahiz ikastaro txikietara zuzendutakoak. Eskolak ere harrera zonaldea dauka eta bai langile bai ikasleentzako komunak ere.

Esperientzia handiko irakasleak

Gure irakasle taldeak esperientzia luzea dauka masaje, balneoterapia, nahiz terapia naturaletan. Urteetan zehar ikasleei egindako inkestek konfirmtzen duten hauen profesionaltasuna, hauen kurrikulumak erakusten duen lan bidaiaz gain, noski. Nabarmentzekoa da aurrez aupatutako gaietan jakituri sakona izanaz gain, ikasleek hauetan aurkitzen duten gertutasuna eta konfidantza, kezkak galdetzeko erraztasuna eta lan arloan orientazioa jasotzeko aukera baita ere.

Profesores de Lukai Eskola